tag:blogger.com,1999:blog-11182586.post7834886081976866053..comments2024-03-15T04:31:41.961+01:00Comments on nabarra: NAFTALINA-USAINAK ETA BESTELAKOAKGaratehttp://www.blogger.com/profile/06061374322838649781noreply@blogger.comBlogger2125tag:blogger.com,1999:blog-11182586.post-54528109130118794202009-09-08T19:57:21.309+02:002009-09-08T19:57:21.309+02:00Niri gustatu egin zitzaidan Urko Apaolazak Argian ...Niri gustatu egin zitzaidan Urko Apaolazak Argian argitaratu zuen artikulua. Eta orain, zuen kolera piztu duela ikusita, badakit asmatu nuela. Bertan nitaz egin zuen aipamena, ez zitzaidan orakulo bati dagokiona iruditu, baina tira... Hala ere, eta jakinmin hutsez, jakin nahi nuke zein aldizkaritan ematen zaidan horrelako tratamendua, zeren nik, orain arte, goraipamen batzuekin batera kritika (arrazoizko) batzuk baino ez ditut ikusi.
Zuen hitzetan, nire ekarpen bakarra Nabarralderen lana deskalifikatzea izan da. Bueno, gauza batean ados gaude: zuei egindako krikita ekarpena izan da. Baina ez bakarra. Adibidez, elkar ezagutzen ez duen jendeak erran dit nire liburua ulertu egiten dela, hain zuzen ere Nabarraldeko lan anitzi buruz ezin erran daitekeena.
Hain zarete inportantak, ezen zuei egindako kritikak ate asko ireki omen dizkidan. Esaldi hori onartezina da eztabaida intelektual batean, bi arrazoirengatik: ad hominem da (haurrei azalduta: ez zarete nik errandakoaz, nire argudioez ari, zuzenean nire kontra baizik), eta omenka ari zarete, ez duzue-eta nire ustezko etekin zikin horien frogarik aurkeztu.
Azkenean, historia ahaztearen aldekoa naizela diozue. Hori uste baduzue, zuen kontu, baina jakin ezazue edo ez duzuela nire liburua ulertu, edo kontatu dizuenak gaizki kontatu dizuela.
Xabier Letonak xarmanki ihardetsi badizue ere, Argiaz hitz bat erran nahiko nuke. Ez ditu, ez zuen kritika, ez erabilitako tonua merezi. "Independentzia astero ikusten da" da haren leloa, eta nik, astero, aniztasunarekin batera indepentzia intelektualez lan eginez independentziaren aldeko lana ikusten dut. Zer erranik ez, horiek dira Nabarralden eskas somatzen ditudan balioak.

Santi LeonéSanti Leonénoreply@blogger.comtag:blogger.com,1999:blog-11182586.post-25462806831745945832009-09-03T16:53:19.054+02:002009-09-03T16:53:19.054+02:00Oporretatik bueltan irakurri dut zuen artikulu hau...Oporretatik bueltan irakurri dut zuen artikulu hau eta, egia esan, doinuagatik harrituta geratu naiz. Urko Apaolaza Argia-ko kazetariak egindako artikulua kritikatzea normala iruditzen zait, harentzat eta aldizkariarentzat hobe gainera, erantzun lehorte garai hauetan kritikak jasotzea ohoragarria ere izan daiteke eta. Doinua da ez zaidana horren normala iruditzen, batez ere irudikatzen duelako Argia-k Navarralderen aurkako zerbait duela eta hori guztiz faltsua delako.

“Beste zenbaitetan bezala, aukera aprobetxatuz, Argia-ko kazetariak bihurrera hartu ditu gauzak Nabarralde deskalifikatzeko”. Ez dakit zeintzuk diren “beste hainbat” horiek, baina edozein kasutan gure astekarian kazetari eta kolaboratzaile askok idazten dute, kolore eta iritzi anitzekoak, gertaera, jarrera eta iritzi asko goraipatuz, kritikatuz eta salatuz ere bai. Berriz diot, ez dakit zeintzuk diren “beste hainbat” horiek eta aldizkariaren iritzi multzo zabalean egon daitezkeenik ere ez dut ukatzen -ez dut azterketa egin-, baina baleude ere ez zaizkit arraroak iruditzen, Nabarralderekiko ikuspegi kritikoa egon hor dagoelako, aldekoa ere hor dagoen moduan.

Badakidana da Argia-n sarri agertu direla Nabarraldeko edo inguruko jendearen iritzi, elkarrizketa eta erreportai ugari. Gogoan dut “La Navarra Maritima” dela eta, artean oraindik oso gutxi zabaldua zegoenean, Patxi Larrionek eta nik neuk egin genuen erreportai zabala, azal eta guzti . Mikel Soraureni egindako elkarrizketa, Pedro Esarte, 1200eko Gaztelaren konkistei buruzko Larrun, Erlantz Urtasunen erreportaiak, Nafarroaren Estatu ikuspegi horri buruzko iritzi ugariak (alde eta aurka)...

Ez naiz sartuko aipatu ere egiten ez duzuen Urko Apaolaza kazetariari egindako kritikak erantzuten, ez da hori idazki honen nahia, Argia-k Nabarralderen aurka ezer ez duela eta zuen lana erabat begirunez hartzekoa dela adieraztea baita nire helburua. Horrek, dena den, ez zaituzte kritiketatik salbuesten. Bai adierazten dizuet, halaber, Urko Apaolaza kazetaria profesional zorrotza dela eta aipatu artikulu hori ere zorroztasun horretatik landu duela. Santi Leone ere ederto egurtu duzue, zuen eskubidea da eta ez dagokit niri haren defentsan ateratzea, hala nahi badu, berak aski baliabide ditu horretarako. Badagokidana, ordea, zera adieraztea da, bere kolaborazioak bapo estimatzen ditugula Argia-n eta gure irakurle askok jarraitzen dituela haren artikuluak.

Tira, Angel (beste egilea ez dut pertsonalki ezagutzen), noizean behin egiten dugu topo han-hemenka eta orduan aurrez aurre komentatuko ditugu kontuok.

Xabier Letona (Argia-ko zuzendaria)Xabier Letona (Argia-ko zuzendaria)noreply@blogger.com